Ostegunean zozketatuko dituzte Beheko Plazako aparkalekuko lau plazak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ostegun honetan (hilak 16) egingo du Oiartzungo Udaleko Kontratazio Mahaiak Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkaleku itxian libre dauden plazen zozketa. Apirilean izan zuten herritarrek eskaerak aurkezteko aukera. Zortzi pertsonek adierazi zuten interesa eta horien artean banatuko dituzte hutsik dauden lau plazak.

Beheko Plazako garajeak 109 leku ditu; 62 edozein herritarrek erabiltzeko, eta beste 47 interesa izan dezaketenen artean alokairuan esleitzeko. 2019an esleitu ziren gune itxiko 47 plazak, 10 urterako. Epea bukatu aurretik libre geratu diren lau tokiak dira ausaz berriz esleituko dituztenak.

Zozketa publikoa

10:00etan egingo du Kontratazio Mahaiak zortzi interesdunen artean zozketa. Udaletxeko areto nasian bilduko dira eta irekia izango da saioa. Tokirik gabe gelditzen direnen artean itxaron zerrenda osatuko dute, aurrerago libre gelditu daitezkeen plazak esleitzeko.

Gehigarriak

Ostegunean zozketatuko dituzte Beheko Plazako aparkalekuko lau plazak