Oiartzungo museoetako bisitak doan izango dira larunbatean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Larunbat honetan (hilak 18) Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Gipuzkoan. `Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde' leloa izango du aurten. Egun bereziaren aurkezpenean parte hartu du Agustin Lekuona Oiartzungo zinegotziak eta Aiako Harria Natura Parkeko ordezkariak.

Data aprobetxatuz, herritarrak gure kultura, historia eta ingurunea ezagutzera animatu nahi ditu Udalak, herrian eta Oarsoaldean ditugun museo ugarien bitartez. Doakoak izango dira bisitak larunbat honetan.

  • Arditurriko meatze-gunea: Sar zaitez meatze-barruti zoragarri honen historiaren sakonean. Ezagutu ia 2.000 urtez martxan egon diren galeriak eta Interpretazio Zentro bihurtutako laborategi zaharra. Museoen nazioarteko eguna dela eta, larunbat honetan bisita guztiak doan izango dira. Webgune honetan hartu behar dira sarrerak: arditurribideberdea.eus.
  • Luberri, geologia museoa: Ezagutu ezazu Oiartzungo bailarako eta Euskal Herri osoko historia geologikoa, eta aurkitu inguru horretan bildutako fosilen erregistro zabala. Maiatzaren 18an museoa bisitatu ahal izango duzu doako sarrera batekin, bisita gidatua barne.
  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa: Bisita ezazu Euskal Herriko eta mundu osoko 400 instrumentu baino gehiagorekin osatutako erakusketa. Museoen nazioarteko egun hau bost kontinenteetako erritmoen doinuak dantzatzen ospatu ezazu. Museora sarrera eta bisitaldian audio gida zerbitzua doakoa izango da egun honetan.
  • Arizmendienea Etxe-Museoa: XVIII. mendeko eraikin hau XX. mende hasierako euskal burgesiaren opor-etxebizitzaren adibide garbia da. Gelaz gela, garai hartako portaera sozialak ulertu eta eguneroko bizitzaren ezaugarriak eta historiako hainbat pasarte ezagutu itzazu. Maiatzaren 18an ere, larunbatero bezala, doako bisita gidatua eskainiko da. Telefonoz deituta egin behar da erreserba: 943 494 521.

Gehigarriak

Oiartzungo museoetako bisitak doan izango dira larunbatean