Silo plastikoaren bilketa egingo du Udalak datorren astean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Belar-bolak biltzeko erabiltzen den silo plastikoaren bilketa egingo du Udalak datorren ostegunean, maiatzak 23. Nekazaritzan erabiltzen den silo plastikoa hondakin berezia da, eta egoki kudeatzeko antolatu du bilketa berezia. 2.600 kilo jaso zituen iaz.

Ergoien, Gurutze, Karrika eta Ugaldetxoko bost puntutan jasoko da siloa: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia elkartearen atarian (Gurutze); Gaintzabal bideko sarreran (Karrika) eta, Zerradi poligonoko aportazio-gunearen ondoren eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan (Ugaldetxo).

Aurreko bi egunetan (21eane ta 22an) utzi beharko dute plastikoa bilketa toki horietan, hondakinik gabe eta sokaz lotuta. Gainontzeko sokak ondoan zaku batean uzteko eskatu dute.

Zalantzak argitzeko 943 49 03 77 edo 900 491 111 telefonoetara dei daiteke.

Gehigarriak

Silo plastikoaren bilketa egingo du Udalak datorren astean