Seme-alaben autoestimua elikatzeko bideez arituko dira ostegunean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Treba saio berria antolatu dute ostegun honetarako Gaztematika Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sareak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Udalak. Haur eta nerabeen autoestimua lantzeko moduez arituko dira ‘Seme-alaben autoestimua elikatzen’ hitzaldian. Udaletxeko areto nagusian izango da, 17:00etan. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

Gurasoei zuzendutako doako saioa Nerea Mendizabalek gidatuko du. Komunikazio ez bortitzeko trebatzailea, psikopedagogoa eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua da Mendizabal. Autoestimua eraikitzeko prozesuan eragiten duten elementuak azaldu, gustukoak diren eta ez diren jokaeren aurrean nola erantzun beraien estimuan baldintzatu gabe eta jokaera eta jarreren atzean dauden harri bitxiak azaleratzeko gakoak emango ditu.

Gehigarriak

Seme-alaben autoestimua elikatzeko bideez arituko dira ostegunean