Ireki dute kiroldegiko igerileku handia

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Zabalik dago berriz Elorsoroko igerileku handia. Aurreko astean itxi behar izan zuten, ura sartzeko erabiltzen den bonba matxuratu zelako. Atzo bukatu zituzten konponketak eta gaur goizean ireki dute berriz igerilekua, uraren tenperatura 27 gradura eta kloroa eta gainontzeko parametro guztiak maila egokira iritsi direnean.

Ohiko funtzionamendura itzuli da Elorsoro beraz, eta martxan daude zerbitzu guztiak. Egun hauetan bertan behera geratu diren igeriketa ikastaroak ekainaren 10eko astean emango direla gogorarazi dute kiroldegiko arduradunek.

Gehigarriak

Ireki dute kiroldegiko igerileku handia