Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ekainaren 9an, igandearekin, “Mineralen bila” ibilaldi gidatua izango da. Arditurri meagunea bi mila urtetan meagunea izan da, baina oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak izan ziren mineralak. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ustiatutako mineralak topatzea ere. Hori bai, bertan utzi beharko direla ohartarazi dute antolatzaileek, natura-parkeko gune hau ahalik eta egokien zaindu eta mantentzeko.
10:00etan abiatuko dira Arditurriko parketxetik eta 12:00ak aldera bukatuko da txangoa, toki berean. Euskaraz izango da eta 6 €ko prezioa du (12 urtetik beherakoentzat 4 €). Izena emateko edo informazio gehiagorako arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo telefono hauetara deitu behar da: 943 49 42 48 - 688 89 50 68.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika