Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Altzibarren eraikitzen ari diren 12 etxebizitza tasatuak zozketaz esleitzeko oinarrietan 56.094,50 eurora eguneratu da gehieneko diru-sarreren muga. Otsailean onartutako oinarrietan 50.000 €an jarri zen, eta beste baldintzen artean, kopuru hori hartu zen kontuan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda osatzeko.
Duela gutxi, baina, Etxebideren web orrian argitaratutako kopurua aintzat hartuta, eguneratu egin da bizikidetza-unitateen gehieneko diru-sarrera haztatuen muga, 50.000 eurotik 56.094,50 eurora. Aldaketa hori eguneratu da Altzibarko etxebizitza tasatuetarako zozketarako oinarrietan ere.
Tarte horretan dauden pertsonek eskaera aurkeztu dezakete
Eguneraketa aintzat hartuta, hasierako zerrendan behin-behinean baztertzekoak ziren bizikidetza unitateak onartu dituzte (ikusi hemen zerrenda, zuzenduta), baldintza hau eta gainontzeko denak betetzen dituztelako.
Era berean, 50.000 eurotik 56.094,50 euro arteko gehieneko diru-sarrera haztatuak dituzten eta eskaera aurkeztu ez zutenei aukera emango zaie eskaera egiteko. 15 eguneko epea izango dute horretarako (iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik) eta gainerako baldintza guztiak bete beharko dituzte hauek ere.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika