Arragua Berria parte-hartze prozesuko ondorioak auzotarrekin partekatuko dituzte

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Arragua biziberritzeko proiektua herritarrekin partekatu eta aberasteko lau parte-hartze saio egin zituen Udalak apirilean, bi Arraguan eta bi Elizalden. Bilera arrakastatsuak izan ziren eta 150 lagun hurbildu ziren batzarretara. Egitasmoaren xehetasunak ezagutu eta gai ezberdinen inguruan proposamenak egiteko aukera izan zuten. Plazaren antolaketaz, berdeguneen diseinuaz, mugikortasunaz eta zerbitzu eta ekipamenduen beharraz aritu ziren, besteak beste.

Saioetan jasotako ekarpenak aztertu ditu Udalak eta urbanizazio proiektua egiterakoan kontuan izateko irizpide orokorrak atera ditu. Ondorioak auzotarrekin partekatu eta proiektuaren hurrengo faseak azaltzeko bilera egingo dute datorren astean, ekainak 13 (osteguna da). 18:30ean jarri dute hitzordua, Arraguako frontoiaren ondoan dagoen lokalean. Zuzeneko itzulpen zerbitzua egongo da oraingoan ere. Aurreko saioetara joan ez diren auzotarrak eta oiartzuarrak ere gonbidatu dituzte deialdira. 

Gehigarriak

Arragua Berria parte-hartze prozesuko ondorioak auzotarrekin partekatuko dituzte