Eremu publikoetan sanjuan sua egiteko baimena eskatu beharko da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udako solstizioa ospatzeko eremu publikoetan sua pizteko ezinbestekoa izango da udaletxean eskaera egitea. Tokiaren egokitasuna aztertu eta ingurumenaren, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatuko dela ziurtatuko du hartara Udalak.

Ekainaren 19a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan egin daiteke, eta eskatzailearen datu pertsonalak eta lekua zehaztu behar dira.

Ohiko segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Ekainaren 16tik aurrera egin ahal izango dira sanjuan surako pilak eta ekainaren 23a, 20:00etatik aurrera piztu ahal izango dira.

Eremu publikoetan zein pribatuetan egiten diren suek honako baldintzak bete behar dituztela gogorarazi dute: pilatutako materialak ezin du hiru metro baino altuagoa izan; erregaiak material solidoa izango dira; sua eraikin, linea elektriko, instalazio edo objektu finko edo mugikorretik gutxienez hamabost metrora piztu behar da eta ezin da urbanizatutako lurraren gainean egin. Norberaren ardura izango da sua itzalita dagoela segurtatzea eta ingurua txukun uztea.

Irizpide hauek betetzen direla ziurtatuko dute udaltzainek.

Gehigarriak

Eremu publikoetan sanjuan sua egiteko baimena eskatu beharko da