Igor San Joseren lanak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Xanistebanetako Jai Batzordeak aukeratu du aurkeztu diren lanetatik onena. 45 proposamen jaso dituzte aurten, iaz baino zortzi gehiago, eta guztien artean Igor San Jose oiartzuarraren kartela gailendu da. Bildutako lanen maila goraipatu du epaimahaiak eta egile hauek saritu ditu (oiartzuarrak dira aurten denak):

  • Irabazlea (600 €): Igor San Jose Izagirre.
  • Lehen oiartzuarrari saria (300 €): Eneko Salaberria Gonzalez.
  • Akzesitak (50 €): Udane Ansa Iragorri eta Irati Iparragirre Villar.
  • Ehuntze Sormen Espazioak eskainitako saria: Maren Aginaga Bote.

Abuztuaren 1ean egingo dute sari banaketa ekitaldia eta lan guztiak ikusgai egongo dira xanistebanetan zehar.

Artaso Elkarteak emango dio hasiera festari

Artaso Elkarteak izango du abuztuaren 2an lehen suziria pizteko ohorea. Berrogeita hamargarren urteurrena du aurten elkarteak, eta ibilbide luze honetan xanistebanak, Karrikako festak zein herriko beste jai eta deialdiak antolatzeko egindako lana eskertu nahi izan dute Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek.

Gehigarriak

Igor San Joseren lanak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak