Asteburu konpletoa izango dute Ergoienen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Arraguari lekukoa hartzeko prest daude Ergoienen. Auzoko festetako egitaraua osatzeko buru-belarri lanean ibili dira Auzokalte Elkarteko kideak azken hilabeteetan. Ostiralean ekingo diote jaiari, eta igandera bitarte askotariko ekintzak antolatu dituzte. Primerako giroa izango dute Urtxale eta Auzokalte inguruan.

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 14, ostirala:

  • 19:00etan: Lehenengo suziria botako da Auzokalte inguruan, San Antoniyo jaiak hastera doazela iragarriz.
  • 20:00etan: Kartelada ibiltaria, Auzokalten hasi eta auzoan zehar, urrun dauden senide eta lagunak gogoratuz. Oidultz taldearen musikak girotuko du.
  • 22:00etan: Truk txapelketa, Auzokalte elkartean. Sari mundialak jokoan. (Izen ematea 21:45ean itxiko da).

Ekainak 15, larunbata:

  • 10:00etan: Goiz eresia, Lartaungo txistularien eskutik.
  • 11:00etan: Erraldoien tailerra. Ondoren, bertan sortutakoak ibiliko dira auzoan zehar, Auzokaltetik abiatuta.
  • 11:00etan: Sagardo dastaketa, auzotarren eskutik, Uztapide/Urtxale plazan.
  • Bitartean, auzoko gazte eta zaharren arteko desafioa.
  • 12:00etan: Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna, Uztapide/Urtxale plazan.
  • 14:00etan: Bertso bazkari mundiala, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzerekin. “Bazkaltzera etortzerik ez baduzu ere etor zaitez lasai ondorengo bertso saiora!”. Txartelak Tolaren daude salgai.
  • 16:00etatik 19:00etara: Katuxulo rokodromoaren ate irekiak, Pagoa industriagunean.
  • 19:00etan: Danborrada, Pakitik hasita, auzoko txokoetan zehar. Ondoren, ogitarteko goxoak jateko aukera Auzokalten.
  • 22:30ean: Luix Mitxelenaren bakarrizketa.
  • Ondoren: Zezen suzkoa, Auzokalte inguruan, Skapaie elektrotxarangak lagunduta. Jarraian, musikadun txosna.

Ekainak 16, igandea:

  • 11:00etan: Pilota partidak frontoian, haur, gazte zein helduen parte hartzearekin.
  • 14:00etan: Auzo bazkaria, Auzokalte elkartean. Sarrerak Tolaren daude salgai.
  • 16:00etan: Haurrentzako jolasak eta eskulan tailerrak, Auzokalte elkartean.
  • 17:00etan: Zapotxin pailazoaren emanaldia. Ondoren, txokolate-jatea.
  • 18:30ean: Eraitsi SL antzezlana, Auzokalten. Euria egingo balu, Elizaldeko frontoian.
  • 20:00etan: Azken suziria, festak bukatzeko, Auzokalte elkartearen inguruan.

Gehigarriak

Asteburu konpletoa izango dute Ergoienen