Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Txalapartak gidatu zituen Arizmendieneara iaz jaiotako haurrak eta haien gurasoak, lagunak, senideak eta sarea osatzen dutenak. 2023an jaiotakoen arbola osatzeko haur bakoitzaren argazkia eskuan, txiki utzi zuten lorategia larunbatean.
Garazi Urdampilleta alkateordeak eman zien ongietorria. Atsolorra haur jaioberriaren inguruan Euskal Herrian egiten zen erritua zela gogorarazi zuen, erditzearen akonpainamendu bat. “Momentu honetan eta txarretan elkar eusteko konpromiso bat zen, elkar babesteko eta zaintzeko hautu bat finean. Eta konpromiso hori egikaritu nahi dugu gaur ere”. Guztiongan hartu zuten haur hauek zoriontsu izateko ardura. “Oiartzun herri hezitzailea, anitza eta askea izatea nahi dugu. Gurekin ditugun haurrak sarean hezi nahi ditugu, elkarrekin eta gure herriko kaleen eta naturguneen laguntzarekin. Haur koloretsuak, zapore askotarikoak, anitzak, askeak eta ezinbestean zoriontsuak izatea nahi dugu”, esan zuen.
Olatz Mitxelenak ekitaldirako sortutako testua irakurri ostean, Oiartzuni bizitasuna emango dieten herritar berriak aurkeztu eta zapia jarri zieten akordeoi doinuen laguntzarekin. Haurren argazkiekin 2023ko arbola ere osatu zuten. Talde argazkiarekin bukatu zuten ongietorri ekitaldia.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika