Gaueko Xorrola egongo da larunbatean Ergoienen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Festarik ez da faltako asteburuan Ergoienen. Larunbat gauerako ere hainbat ekintza antolatu dituzte, eta auzora joango direnen joan-etorriak errazteko Xorrola zerbitzua jarriko du Udalak.

00:00etan Elizaldetik aterako da autobusa, biblioteka ondoko geltokitik, eta Ergoienera joango da zuzenean. 00:30ean egingo du bueltako lehen bidaia, Tornola kaleko autobus geltokitik atera eta auzo guztietara joango da (xanistebanetan egin ohi duen ibilbidea jarraituz). 1:00etan, 2:00etan, 3:00etan eta 4:00etan berriz egingo du itzulia.

Ibilbidea eta ordutegia

00:00etan, Elizaldetik Ergoienera zuzenean.

00:30, 01:00, 02:00, 03:00 eta 04:00, Ergoiendik auzoetara:

  • Ergoien (irteera): Tornola kaleko autobus geltokia
  • Altzibar: Zokoloko zubia
  • Karrika: plazako autobus geltokia
  • Iturriotz: Beko soro pareko autobus geltokia
  • Ibarre: gasolindegiko geltokia
  • Elizalde: Pikabeneko geltokia
  • Ugaldetxo: Intxixu pareko autobus geltokia
  • Arragua: Lartzabal etxadiko geltokia (farmaziaren ondoan)
  • Mendin: frontoi gaineko geltokia
  • Elizalde: biblioteka ondoko geltokia
  • Gurutze: Bizardia plazako autobus geltokia

Gehigarriak

Gaueko Xorrola egongo da larunbatean Ergoienen