Oiartzungo bost industrialde estrategiko biziberritu ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

7.000 lagunek egiten dute lan Oiartzungo industrialdeetan. Herriko eta Oarsoaldeko enplegurako ezinbesteko eremuak dira, eta Oiartzungo Udalarentzat estrategikoa da bertan dauden enpleguak eta enpresak mantendu eta proiektu berriak erakartzea. Bide horretan diseinatu zuen herriko poligonoak biziberritzeko plan integrala.

Ugaldetxo industrialde osoa berritzeko lanak bukatu ditu berriki. Bi fasetan egin dute, eraberritze sakona egin behar baitzen. Azpiegiturak, argiteria eta sarrera-irteerak hobetu, oinezko bideak egin eta barneko udal errepideak konpondu dituzte.

4.500.000 €ko biziberritze proiektua gauzatu du

Ugaldetxo poligonoko itxuraldaketa amaituta, herriko bost industrialdea garrantzitsu biziberritu ditu azken urteetan. Makarraztegi, Oiartzun eta Lanbarren egokitu zituen duela bi urte eta Lintzirin enpresa gunea ere guztiz berritu zuen aurretik.

Eremu hauetan jarduera ekonomikoa indartzeko 4.500.000 euro inbertitu dira. 1.900.000 €ko ekarpena egin du Udalak eta beste administrazio publikoetatik lortu dituen dirulaguntzekin (2.000.000 €) eta bertako zenbait enpresen ekarpenekin (600.000 €) gauzatu du industrialdeen biziberritzea.

Lanbarren, hurrengo erronka

Bost poligono estrategiko horien eraberritze integralaz gain, Lanbarren eta herriko beste industrialde txikiagoak txukuntzeko lanak ere egin ditu azken aldian, Talaian eta Altzibarren esaterako.

Aurrera begira ere lehentasunezkoa izango da Udalarentzat industrialdeak bizirik eta egoki mantentzea, herriko eta eskualdeko enplegua eta ekonomia sustatzeko gune estrategikoak izaten jarrai dezaten. Bide horretan, Lanbarren osoa berriztatzeko proiektu garrantzitsua lantzen hasi da eta beste administrazio publikoekin harremanetan dabil egitasmoa gauzatzeko dirulaguntzak lortzeko.

Argazkian, Joana Mendiburu alkatea eta Agustin Lekuona Hirigintza zinegotzia.

Gehigarriak

Oiartzungo bost industrialde estrategiko biziberritu ditu Udalak