Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Industrialdea garrantzitsu asko dituen herria da Oiartzun eta mugikortasun sortzaile handiak dira eremu hauek. Toki egokian daude kokatuak: azpi bailara txikietan, lur nahiko lauetan, herrigunetik eta topo geltokitik gertu samar. Azpiegitura egokiak bermatuz gero, bizikleta mugikortasun modu oso aproposa izan daiteke poligonoetara joateko. Horregatik, zortzi auzoak bidegorriarekin lotzen bukatuta, sarea lantokietaraino luzatu nahi du Udalak.
Dagoeneko hasi da lotura ezberdinak egiten eta amaitu du Ugaldetxo poligonoraino doan adarra. Arditurriko bidegorria eta Errenteriakoak bat egiten duten zubitik hasi eta Arbide erreka jarraituaz, Ugaldetxo industrialdea zeharkatzen du bide berriak, Mamut atzetik. 700 metro luze ditu eta 752.000 €ko aurrekontua izan du proiektuak.
Epe ertainean, konexio berriak egin nahi ditu gainontzeko poligonoak pixkanaka bidegorri sarearekin lotzeko. Besteak beste, Iurrita eta Mamut artean egin behar den desbideraketa saihesteko bidea hobetzea aurreikusi du, Oiartzun ibaiertzetik. Euskotrenen geltokitik Lanbarreneraino joateko bidegorria gauzatzeko proiektua ere landu nahi du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika