Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Altzibarren eraikitzen ari diren 12 etxebizitza tasatuak eta hauei lotutako garaje eta trastelekuak esleitzeko zozketa egingo dute uztailaren 17an (asteazkena da), arratsaldeko 18:00etan, Landetxe Kultur Aretoan. Agerrealde inguruko bizitoki hauetarako 234 bizikidetza unitatek eman zuten izena eta 152 eskaera onartu dira, baldintza guztiak betetzen dituztelako.
Eskaera eta alegazio guztiak ebatzita, datorren asteazken goizean egingo dute onartuen behin-betiko zerrendaren onartzeko ezohiko udalbatzarrean eta arratsaldean egingo da zozketa. Ekitaldi publikoa izango da, edozein interesatuk izango du agertzeko aukera. Notario aurrean egingo dute, prozesu guztiaren gardentasuna bermatzeko.
Zozketaren mekanika
Interesdun bakoitzak zenbaki bat izango du zehaztuta (goiz horretan argitaratuko den zerrendan topatuko dute, eta zozketan zehar ere ikusgai egongo da). Zenbaki horiek izango dira ontzian sartuko direnak. Bigarren ontzi batean etxebizitzen txartelak sartuko dituzte.
Etxebizitza moten arabera egingo dituzte zozketak. Izaera iraunkorreko ezgaitasuna duten pertsonentzat egokitutakoa esleituko dute lehenbizi. Baldintza guztiak betetzen dituzten 3 bizikidetza unitateren artean zozketatuko da. Itxaron zerrenda osatuko dute egokitu ez zaien bi familiekin lehenengo eta baldintzaren bat betetzen ez dutenekin gero (etxe honetarako hala aurreikusi baitzen oinarrietan).
Hiru logelako bost bizilekuak zozketa egingo dute ondoren, lau kide ego gehiagoko zazpi bizikidetza unitateren artean. Ondoren, bi logelako sei etxebizitzak esleitzeko zozketa egingo da, 139 hautagairen artean.
Itxaron zerrendak ere zehaztuko dituzte
Saioa bukatzeko, hiru eta bi logelako bizitokietarako zai zerrendak osatzeko zozketak egingo dituzte, onuradunen batek uko egin edo arauren bat beteko ez balu, zeini esleitu erabakitzeko.
Etxebizitzen behin-behineko esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki-taulan jarriko da ikusgai, eta hautatutako bakoitzari ere jakinaraziko zaio. 30 eguneko epean, beharrezkoa den dokumentazioa eskatuko die esleipendunei Udalak. Epe horretan eskatutako agiriak aurkezten ez badira, uko egin dela ulertuko da eta itxaron zerrendako lehenengoari eskatuko zaio dokumentazioa.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika