Hasi da xanistebanetarako atzerakontua!

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo egun eta gaurik luzeenak hemen dira! Bi aste besterik ez dira falta xanistebanei hasiera emateko suziria pizteko, eta gaur herriko bost egun berezienetarako prestatu duten egitaraua aurkeztu du Jai Batzordeak.

Aurten ere, oiartzuar denen gozamenerako eskaintza osatzeko gogor lanean ibili dira lau hilabetez herriko eragileak. Xanistebanetako egitarau oparoa osatzen duen ekitaldi sorta ez dela berez antolatzen gogorarazi du Joana Mendiburu alkateak. “Oiartzungo eragile eta elkarte desberdinetako lagunak, adin eta interes desberdinekoak, ezinbestekoak dira guztiak elkarrekin jai herrikoi, parekide eta euskaldunak antolatzeko lanean”. Haien lana eskertu eta omentzeko, elkarte hauek denak gonbidatu ditu Udalak abuztuaren 2ko soka-dantzara. “Herriko kaleak kolorez bete eta gustu guztietarako ekintzak antolatzen lanean ibili direnek guztion esker ona merezi dute. Horregatik, aurten, zapi urdina soinean jarri eta udaleko ordezkariek soka-dantzara aterako ditugu, guztiok batera Xanistebanei hasiera ezin hobea emateko”.

Dantza bukatuta, Artaso Elkarteak piztuko du festei hasiera emateko txupina. Berrogeita hamargarren urteurrena du aurten, eta ibilbide luze honetan Karrikako zein herriko jai eta deialdiak antolatzeko egindako lana eskertu nahi izan dute Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek.

Kultur eta kirol ekitaldiak, uztailaren 31tik aurrera

Festa abuztuaren 2an lehertuko den arren, egun batzuk lehenago hasiko da jai giroa.

Uztailaren 31 goizean (10:30ean) haurren esku-pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dituzte Kontzejupean. Abuztuaren 1ean eskuzko pasaka txapelketa herrikoaren finala egingo dute, leku berean, 18:30ean.

Kultur ekitaldiak ere uztailaren 31n hasiko dira. Harri Beltza elkarteak antolatuta, Landarbasoko Dizdizka abesbatzaren kontzertua izango da Done Eztebe elizan, 19:30ean. Bestalde, Gazte Sortzaileek eskutik ‘Zorioneko’ antzezlana ikusteok aukera izango da Landetxen, 17:00etan eta 22:00etan.

Abuztuaren 1ean egingo dute xanistebanak iragartzeko kultur ekitaldia. 18:00etan izango da, Arizmendieneako lorategian. Oiartzun 2024 urtekariaren aurkezpena egin eta Xanistebanak 2024 kartel lehiaketako sariak banatzeaz gain,  herriko erraldoiak dantzatzeko ardura eta konpromisoa izan duen herritar taldea omenduko du Udalak, urtez urte herriko kulturgintzari egindako ekarpen esanguratsuagatik.

Egitaraua, egunez egun

Dagoeneko hasi da Udala festa egitaraua etxez etxe banatzen. Hemen ere ikusi daiteke osorik.

ABUZTUAK 2, ostirala:

  • Arratsaldean zehar: Auzoz auzoko 43. ibilaldia: OIARTZUNGO MUSIKARIZ osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz.  Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
  • Arratsaldeko 18:30ean: AGERRALDI FEMINISTA, herriko plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada
  • Arratsaldeko 19:30ean: Udalbatzako kideek SOKADANTZA dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen, Olarri Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.
  • Ondoren: Jai Batzordeak proposatuta, 50. urteurrena duen ARTASO ELKARTEAK SUZIRIA botako du. Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira.
  • Jarraian: OIARTZUNGO ERRALDOIEN kalejira, herrian zehar, dultzaineroen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz. Antolatzaileak: Soinuenea eta Lartaun Txistulari taldea.
  • Arratsaldeko 20:15ean: Itaiaren partetik eta herriko jendearen parte hartzearekin INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO MURALA Txosnagunean. Antolatzailea: Itaia.
  • Arratsaldeko 20:30ean: XAUKENA TXARANGAK Plaza inguruko bazterrak eta txosnaguneak animatuko ditu. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Arratsaldeko 20:30ean: ZIMITIYOKO TXOSNAren irekiera. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea
    • HERENEGUN
    • ZILIBITO RECORDS
    • HOFE X 4:40
  • Gaueko 24:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plaza. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • ITZAL ERROMERI TALDEA
  • Gaueko 24:00etan: DJ JOTATXO, Zimitiyoko Txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna

ABUZTUAK 3, larunbata, XANISTEBAN EGUNA:

  • Goizeko 07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
  • Goizeko 07:00etan: GOSARI TXOW, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:00etan: LARTAUN ABESBATZA kantuan eta BEGOÑA BERGARETXE harmoniumean Meza Nagusian Done Eztebe Parrokian.
  • Ondoren: 47. KONTZERTU HERRIKOIA, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:30ean: UR PUZGARRIAK,  Landetxe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 36. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea.
  • Arratsaldeko 17:00etan: IPUIN KONTAKETA 3 urtetik gorako haurrentzat Ane Gebar-ren ahotsetik. Ondoren, askari osasungarria Arizmendienean (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan).  Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA txistulariekin, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Arratsaldeko 20:00etan:Ekida Arte ekimen sozialistak antolatutako BERTSO SAIO MUSIKATUA txosnagunean. Antolatzailea: Ekida Arte ekimen sozialista.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • ESANEZIN
    • EIRE
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • YAKOVLEV 42
    • LA TXAMA
  • Gaueko 24:00etan: DJ ELEPUNTO, Zimitiyoko Txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.

ABUZTUAK 4, igandea, BASERRITAR EGUNA:

  • Goizaldeko 05:30ean: Txoznaguneko gaupaseroen Oiartzungo lehen TOKA TXAPELKETA, GKS eta Itaiaren partetik. Antolatzaileak: GKS eta Itaia.
  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea
  • Goizeko 10:00etan: HemenGuk, Oiartzungo PRODUKTUEN AZOKA, Yon Oñatibia kalean. Bertako eta sasoiko produktuen azoka. Antolatzaileak: Hemenguk.
  • Goizeko 10:00etan: 76. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, Txomin Perurenaren omenez. Antolatzailea: OTXE Oarsoaldeako Txirrindulari Kirol Kluba.
  • Goizeko 10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Oiartzungo Idiyazaleak Elkartea.
  • Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak Done Eztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:30ean: LIBREKO BERTSO SAIOA Miren Amuriza Plaza eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariekin Donibane Kalean. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte 23. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oiartzun PINTXO-LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oidultz DULTZAINA TALDEAren kale-bueltak Zaharren Egoitzatik abiatuta. Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
  • Eguerdiko 13:15ean: Oiartzungo PINTXO LEHIAKETA; sarien banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 13:30ean: Inaxio Uharte 23. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
  • Eguerdiko 14:30ean: BAZKARI FEMINISTA, Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 15:30ean: Oiartzungo HAURREN JOKO GARBI eta PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.
  • Arratsaldeko 16:00etan: EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Kontzejupean. Antolatzailea: Mindara Elkartea.
  • Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean, neskak eta mutilak. Antolatzaileak: Girizia Pilota Saila eta Txost.
  • Arratsaldeko 17:00etan: HELDUEN TAILERREN 25. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Done Eztebe Plazan. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak
  • Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.
  • Arratsaldeko 17:00etan: BINGO DRAG MUSIKATUA Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 18:00etan: ANDEREÑO TXONTXONGILO IKUSKIZUNA Anita Maravillas konpainiaren eskutik 6 urtetik gorako haurrei zuzendua Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:45ean: OLARRI Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Kastro iturri ondoan.  Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea.
  • Arratsaldeko 19:15etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, hilerriko plazan.
    • Aizkolariak eta Harri-jasotzaileak.
    • Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea
  • Arratsaldeko 19:30ean: DRAG DJ IKUSKIZUNA: Albina Stardust eta Divina Comedia Txosnagunean. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Gaueko 21:00etan: GOI-MAILAKO PILOTA PARTIDAK.
    • Neskak: Arraiza-Mendizabal / Larrarte-Erasun
    • Mutilak: Oiartzun / Goizueta:
    • Etxeberria-Landa / Apezetxea-Apezetxea
    • Antolatzaileak: Oiarpe K. E.
  • Gaueko 22:00etan: KORRONTZI taldearen ETA OINKARI dantza taldearen IKUSKIZUNA, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: BIDEBATEZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea
  • Gaueko 23:00etan: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • STR
    • ASTELEHEN GOIZAK
  • Gaueko 24:00etan: DJ BULL, Zimitiyoko txosnan, euskal musikaz girotua. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.           

ABUZTUAK 5, astelehena, GAZTEEN EGUNA:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo ERRALDOI handien eta txikien kale-buelta Done Eztebe Plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:00etan:  TOKA JOKOA Landetxeko atarian 18 urtetik gorako oiartzuarrentzat. Izen ematea egun berean, Gazte Izanak-en lokalean 11:00etatik 12:00ak arte. Antolatzailea: Gazte Izanak Elkartea.
  • Eguerdiko 11:45ean: BERTSO JAIALDIA, txosnagunean. Alaia Martin, Nerea Ibartzabal, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariekin; gai-jartzailea: Ander Lizarralde (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
  • Eguerdiko 13:00etan: GAZTE TXUPINAZOA, Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Eguerdiko 13:30ean: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan.  Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Haur mailako banakako 24. XAKE LEHIAKETA, Madalensoron. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 17:00etan: TXOKO JOLASAK, Arizmendienean hasita. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 18:00etan: 32. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat Landetxe Kultur Aretoan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 15 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:00etan: Elektrotxarangak gidatutako POTEOA tabernaz taberna. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Arratsaldeko 19:30etan: DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. Musikariak: Oiartzungo HM eskolako irakasleak. (eguraldi txarra bada, Kontsejupean). Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Gaueko 22:00etan: Gazte eguneko jolasak Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Gaueko 22:30etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan, PATXI PEREZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Gaueko 23:30ean: DJ FRESA MORANGO, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.

ABUZTUAK 6, asteartea, HAURREN EGUNA:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen KALE-BUELTAK, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:00etan: ELIZALDEKO DANTZA TALDEAREN EMANALDIA, txosnagunean (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Goizeko 11:30ean: Herriko gazteen BERTSO SAIOA, txoznagunean. (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea
  • Eguerdiko 12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
  • Eguerdiko 14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.
  • Arratsaldeko 16:00-20:00: HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA Landetxe Plazan.  Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Xanistebanetako 27. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Arratsaldeko 18:00etan: AITOR TXIKI I. ARETO FUTBOLEKO GAZTETXOEN TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Aitor Txiki Futbito Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Landetxe plazan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 19:00etan: AITOR TXIKI XV. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Aitor Txiki Futbito Elkartea.
  • Arratsaldeko 19:00etan: AFRIKA BIG BANG KONTZERTUA txosnagunean. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean, SUSTRAI SISTERS. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Gaueko 23:00etan: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: PURO RELAJO. Antolatzaileak: Musika Batzordea.

Gehigarriak

Hasi da xanistebanetarako atzerakontua!