Xanistebanek hondakinen bilketan eta trafikoan aldaketak eragingo dituzte

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Xanisteban festak direla eta, Elizaldeko kale batzuetan trafiko aldaketak izango dira abuztuaren 2tik 6ra. Jai eremuan oinezkoen joan-etorriak errazteko, Manuel Lekuona etorbidea ibilgailuentzat itxita egongo da, Elizalde ikastetxetik Done Eztebe plazara. Hiribide horretan edo Yon Oñatibia kalean garajea duten bizilagunek Rafael Pikabea kaletik sartu beharko dute (udaltzainetan baimena eskatuta).

Hondakinen bilketa ordutegian ere zenbait aldaketa egingo dituzte Elizalde erdiguneko kaleetan, goizetan bilduko baitituzte. Bizilagunek 8:00etatik 9:00etara utzi beharko dituzte hondakinak zintzilikatzekoetan eta 9:00etatik aurrera hasiko dira bilketa lanetan. Kale hauetan izango du eragina: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka, Rafael Pikabea etorbidea (1, 3, 5, 7 eta 10), Done Eztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herria.

Atera beharreko hondakina eta ordutegia

  • Abuztuak 3, larunbata, goizez (08:00-09:00): organikoa
  • Abuztuak 4, igandea, goizez (08:00-09:00): errefuxa
  • Abuztuak 5, astelehena, goizez (08:00-09:00): organikoa
  • Abuztuak 6, asteartea, goizez (08:00-09:00): ontzi arinak
  • Abuztuak 7, asteazkena, goizez (08:00-09:00): papera eta kartoia. Gauez (20:00-22:00), organikoa

Gehigarriak

Xanistebanek hondakinen bilketan eta trafikoan aldaketak eragingo dituzte