Eztanda egin du festak!

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hasi dira xanistebanak! 19:30ak pasata, Artaso Elkarteko kideek eman diote hasiera ofiziala herriko jaiei. Elkarteko Goiatz Labandibar eta Enrike Lekuonak piztu dute suziria. Udaletxeko balkoira atera direnerako jendez lepo zegoen Done Eztebe plaza. Aurretik, oiartzuarrei sokadantza dantzatzera atera udal hautetsiak. Xanistebanetako Jai Batzordeko kideak ere gonbidatu dituzte haiekin dantzara, urtero-urtero egiten duten lan paregabea eskertzeko.

Suziria botata, bost egun eta 90 ekintzatik gora izango ditugu ohiko lan-erritmo eta buruhausteak alde batera utzi eta festaz gozatzeko. Gora xanistebanak!

Gauean, musika emanaldiak

  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea
    • HERENEGUN
    • ZILIBITO RECORDS
    • HOFE X 4:40
  • Gaueko 24:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • ITZAL ERROMERI TALDEA
  • Gaueko 24:00etan: DJ JOTATXO, Zimitiyoko Txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna

Bihar, Xanisteban Eguna

Oiartzungo jai eguna ospatzeko ekintza eta ekitaldi ugari egongo prestatu dituzte bihar. Ikusi egitaraua:

  • Goizeko 07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
  • Goizeko 07:00etan: GOSARI TXOW, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:00etan: LARTAUN ABESBATZA kantuan eta BEGOÑA BERGARETXE harmoniumean Meza Nagusian Done Eztebe Parrokian.
  • Ondoren: 47. KONTZERTU HERRIKOIA, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:30ean: UR PUZGARRIAK,  Landetxe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 36. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea.
  • Arratsaldeko 17:00etan: IPUIN KONTAKETA 3 urtetik gorako haurrentzat Ane Gebar-ren ahotsetik. Ondoren, askari osasungarria Arizmendienean (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan).  Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA txistulariekin, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Arratsaldeko 20:00etan:Ekida Arte ekimen sozialistak antolatutako BERTSO SAIO MUSIKATUA txosnagunean. Antolatzailea: Ekida Arte ekimen sozialista.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • ESANEZIN
    • EIRE
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • YAKOVLEV 42
    • LA TXAMA
  • Gaueko 24:00etan: DJ ELEPUNTO, Zimitiyoko Txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.

Gehigarriak

Eztanda egin du festak!