Xanisteban Eguna, beti bezain berezia

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ehundaka oiartzuar elkartu ziren herriko jai egun nagusiko ekintzetan. Goizean goiz hasita, primerako giroa egon zen plaza eta inguruko kaleetan. Arratsaldean jende mordoa bildu zen Madalensoron, XXXVI. sokatira txapelketan auzo denak animatzeko. Lehia estua izan zen eta azkenean Ergoien izan zen garaile emakumezkoetan, eta Ugaldetxo gizonezkoetan. Ikusi hemen abuztuak 3ko argazkiak.

Baserritar Eguna izango da gaur. Jubilatuen bazkaria, bazkari feminista, azoka, bertso saioa, txirrindulari saria eta beste hogeita hamar deialdi prestatu dituzte iganderako. Hemen abuztuak 4ko egitaraua:

  • Goizaldeko 05:30ean: Txoznaguneko gaupaseroen Oiartzungo lehen TOKA TXAPELKETA, GKS eta Itaiaren partetik. Antolatzaileak: GKS eta Itaia.
  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea
  • Goizeko 10:00etan: HemenGuk, Oiartzungo PRODUKTUEN AZOKA, Yon Oñatibia kalean. Bertako eta sasoiko produktuen azoka. Antolatzaileak: Hemenguk.
  • Goizeko 10:00etan: 76. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, Txomin Perurenaren omenez. Antolatzailea: OTXE Oarsoaldeako Txirrindulari Kirol Kluba.
  • Goizeko 10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Oiartzungo Idiyazaleak Elkartea.
  • Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak Done Eztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:30ean: LIBREKO BERTSO SAIOA Miren Amuriza Plaza eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariekin Donibane Kalean. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte 23. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA. Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oidultz DULTZAINA TALDEAren kale-bueltak Zaharren Egoitzatik abiatuta. Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
  • Eguerdiko 13:15ean: Oiartzungo PINTXO LEHIAKETA; sarien banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 13:30ean: Inaxio Uharte 23. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
  • Eguerdiko 14:30ean: BAZKARI FEMINISTA, Eliza ondoan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 15:30ean: Oiartzungo HAURREN JOKO GARBI eta PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.
  • Arratsaldeko 16:00etan: EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Kontzejupean. Antolatzailea: Mindara Elkartea.
  • Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean, neskak eta mutilak. Antolatzaileak: Girizia Pilota Saila eta Txost.
  • Arratsaldeko 17:00etan: HELDUEN TAILERREN 25. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Done Eztebe Plazan. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak
  • Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.
  • Arratsaldeko 17:00etan: BINGO DRAG MUSIKATUA Eliza ondoan.  Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 18:00etan: ANDEREÑO TXONTXONGILO IKUSKIZUNA Anita Maravillas konpainiaren eskutik 6 urtetik gorako haurrei zuzendua Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:45ean: OLARRI Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Kastro iturri ondoan.  Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea.
  • Arratsaldeko 19:15etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, hilerriko plazan.
    • Aizkolariak eta Harri-jasotzaileak.
    • Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea
  • Arratsaldeko 19:30ean: DRAG DJ IKUSKIZUNA: Albina Stardust eta Divina Comedia Txosnagunean. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Gaueko 21:00etan: GOI-MAILAKO PILOTA PARTIDAK.
    • Neskak: Arraiza-Mendizabal / Larrarte-Erasun
    • Mutilak: Oiartzun / Goizueta:
    • Etxeberria-Landa / Apezetxea-Apezetxea
    • Antolatzaileak: Oiarpe K. E.
  • Gaueko 22:00etan: KORRONTZI taldearen ETA OINKARI dantza taldearen IKUSKIZUNA, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: BIDEBATEZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea
  • Gaueko 23:00etan: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
    • STR
    • ASTELEHEN GOIZAK
  • Gaueko 24:00etan: DJ BULL, Zimitiyoko txosnan, euskal musikaz girotua. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.           

Gehigarriak

Xanisteban Eguna, beti bezain berezia