Jendetza ibili zen Baserritar Egunean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Festa gunea txiki gelditu zen atzo antolatutako ekintza guztietan bildutako jendetzarekin. Goizean, 200 txirrindularik baino gehiagok hartu zuten parte 76. Xanisteban Sarian. Joana Mendiburu alkatea eta Olaia Lasa zinegotzia herriko emakume eta gizon helduenak bisitatzen egon ziren. 100 urte ditu Joakina Artola Aldayk, eta 98 Domingo Elizondo Lekuonak. Pozez jaso zituzten udal ordezkariek oparitutako garaikurra eta lore-sorta.

Jaien ekuatorera iritsita, tripa ongi bete eta indarberritzeko tartea ere izan zen pintxo eta sagardo lehiaketan. Udalak herriko 335 erretiraturi bazkari goxoa eskaini zien Madalensoron eta bazkari feministan 110 lagun elkartu ziren. Ikusi abuztuak 4ko argazkiak.

Gazteen Eguna izango da gaur. Herriko plaza kolore berdez margotzeko gogotsu ibiliko dira. Abuztuak 5eko egitaraua:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo ERRALDOI handien eta txikien kale-buelta Done Eztebe Plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:00etan:  TOKA JOKOA Landetxeko atarian 18 urtetik gorako oiartzuarrentzat. Izen ematea egun berean, Gazte Izanak-en lokalean 11:00etatik 12:00ak arte. Antolatzailea: Gazte Izanak Elkartea.
  • Eguerdiko 11:45ean: BERTSO JAIALDIA, txosnagunean. Alaia Martin, Nerea Ibartzabal, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariekin; gai-jartzailea: Ander Lizarralde. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
  • Eguerdiko 13:00etan: GAZTE TXUPINAZOA, Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Eguerdiko 13:30ean: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan.  Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Haur mailako banakako 24. XAKE LEHIAKETA, Madalensoron. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 17:00etan: TXOKO JOLASAK, Arizmendienean hasita. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 18:00etan: 32. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat Landetxe Kultur Aretoan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 15 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:00etan: Elektrotxarangak gidatutako POTEOA tabernaz taberna. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Arratsaldeko 19:30etan: DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. Musikariak: Oiartzungo HM eskolako irakasleak. (eguraldi txarra bada, Kontsejupean). Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Gaueko 22:00etan: Gazte eguneko jolasak Txosnagunean. Antolatzaileak: Biyurrienea.
  • Gaueko 22:30etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan, PATXI PEREZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Gaueko 23:30ean: DJ FRESA MORANGO, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea.

Gehigarriak

Jendetza ibili zen Baserritar Egunean