Alpeetako istripuan zendutako oiartzuarragatik atsekabea adierazi du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hunkituta eta triste esnatu da gaur goizean Oiartzun, Mont Blanceko istripu larriaren ondoren oiartzuar gazte bat galdu ostean.

Herriko elkarte desberdinetan parte hartutako pertsona zen eta, bere gaztetasunean ekarpen handiak egindakoa, baita herrian oso ezaguna den familia handi bateko kidea ere. Oiartzuar guztiontzat izan da atsekabe handia.

Udala hildako eta zauritutako oiartzuarren familiekin harremanetan jarri zen atzo, herri bezala, gertaera lazgarri hau pairatu duten familiei behar duten elkartasuna adierazi eta laguntza eskaintzeko, izapide administratiboak ahal den neurrian arintzeko edota beharko luketen laguntza psikologikoa beraien esku jartzeko. Aldi berean, beraien espazio intimoa errespetatzeko eskatu du Udalak. Oiartzunek eta oiartzuarrek espazio seguruak eskaini behar dizkie hurbilenekoei agurra egiteko eta horrelako une zailetan agertzen diren sentimenduak adierazteko ere.

Gehigarriak

Alpeetako istripuan zendutako oiartzuarragatik atsekabea adierazi du Udalak