Iraila gogotsu hasteko ekintza sorta zabala osatu dute

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ikasturte berriak eta errutinara itzultzeak dakartzan nagiak kentzeko, aisialdirako agenda oparoa prestatu dute irailerako. Txangoak, musika emanaldiak, Poesia Egunak, zine saioak, komiki erakusketa, Ugaldetxoko festak, Erdi Aroko jardunaldiak eta beste hamarnaka ekintza izango dira.

Abuztuko agendarekin banatu zuten herriko etxeetan irailekoa, eta esku-orrian zehaztutakotik zenbait aldaketa izango direla iragarri dute. Irailaren 14rako aurreikusita zegoen Beloagaren inaugurazioa atzeratu egin dute eta urriaren 5ean izango da. Bestalde, Gurutzeko Jai Batzordeak azaldu zuen moduan, aurten ez dituzte auzoko festak egingo.

Ikusi hemen iraileko agenda.

Gehigarriak

Iraila gogotsu hasteko ekintza sorta zabala osatu dute