Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Dagoeneko hasi ditu Udalak Karla Lekuona futbol zelaia itxuraldatzeko obrak. Beharrezko materiala eta makineria ekarrita, asteartean hasi ziren itxitura eta barandak kentzen.
500 oiartzuar inguru ibiltzen dira OKEn futbolean, eta zelaia behar eta erabilera berrietara egokitzeko gauzatzen ari da proiektua Udala. Belar artifiziala jarri eta argiteria berrituko du, partiduetarako ez ezik, entrenamenduak bertan egin ahal izateko. Futbol 11rako joko-eremu bat eta futbol 7rako bi markatuko dira. Ureztatze eta drainadura sistema berriak jarriko dituzte eta zelaia inguratzen duen hesia aldatuko da. Sarrera eta kanpo aldea ere itxuraldatuko dira, irisgarritasuna hobetzeko.
1.834.000 euroko aurrekontua du eraberritzeak eta urte amaierarako bukatu nahi dituzte lanak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika