Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Euskal Herriko kultur-sorkuntza hauspotzeko jarri zuen martxan Udalbiltzak Geuretik Sortuak egitasmoa. Hainbat diziplinatako sortzaileek Euskal Herriko zenbait udaletan egonaldiak egiten dituzte, ondoren bertan girotutako euskarazko lanak sortu eta plazaratzeko. 39 udalerrik hartu dute parte bigarren edizioan, tartean Oiartzunek.
Lehenengo edizioko hiru diziplinei (literatura, antzerkia eta zinema) laugarren diziplina bat gehitu zaio aurten: komikia. Emandako bekei esker, Euskal Herriko herri ezberdinetan egonaldiak egin dituzte bost komikigilek. Iñaki Martiarena “Mattin”, Eñaut Aiartzaguena, Unai Gaztelumendi, Aritz Ibarra eta Kotetok, Usurbil, Amasa-Billabona, Leitza-Berastegi, Bera-Lesaka-Sara-Urruña eta Bergaran egindako egonaldieta entzundako istorioak komiki bihurtu dituzte, estilo eta kontaera ezberdinetan.
Aurkezpena eta erakusketa Oiartzunen
Bost lanekin osatu dute ‘Hona bostekoa!’ komiki-bilduma eta ostiral honetan (hilak 20) aurkeztuko dute Oiartzunen. 17:30ean izango da, pleno aretoan, eta Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzailea izango da gonbidatua. Gainera, lanekin erakusketa egingo dute irailaren 20tik 27ra, pleno aretoan hau ere.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika