Gazte topalekua, berriz ateak irekitzeko prest

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Herriko gazteentzako topalekuak urriaren 3an hasiko du bigarren ikasturtea. Iaz jarri zuen martxan 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen aisialdirako zerbitzu berria, Landetxe plazan. Gustura ibili ziren ostegun, ostiral eta larunbatetan bertan, eta laster izango dute berriz ere espazioaz eta antolatzen diren planez gozatzeko aukera.

Ostegunetan (17:00-20:00), ostiraletan (17:00-21:30) eta larunbatetan (17:00-21:00) egongo da irekita. Gazteekin batera antolatuko dute hezitzaileek topalekuko programazioa, inklusioa, hezkidetza, genero-berdintasuna eta euskara ardatz hartuta.

Sarrera librea izango da eta ekintza ta irteerako izenematea bertan edo topalekuko sare sozialetan partekatuko duten online galdetegian egin ahal izango da.

Kuadrillategin izena emateko azken egunak

Topalekuak eta Kuadrillategik espazioa partekatuko dute ostiral arratsaldetan. Aurten ere DBH 1 eta 2. mailako ikasleentzat eskainiko dute Kuadrillategi (lehen mailakoentzat 17:00etatik 19:00etara eta bigarrenekoentzat 19:30etik 21:30era, ostiralero).

Lehenbiziko saioa urriaren 4an egingo duten arren, dagoeneko irekita dago egitasmoan izena emateko epea. Online egin behar da, irailak 30a baino lehen, esteka honetan: Kuadrillategi (DBH 1-2) 2024-2025 (google.com)

Gehigarriak

Gazte topalekua, berriz ateak irekitzeko prest