12 gai landuko dituzte ikasturteko lehen udalbatzarrean
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Irailari dagokion ohiko udal osoko bilkura egingo dute datorren asteazkenean, hilak 25. 18:00etan elkartuko dira hautetsiak pleno aretoan, 12 puntu hauek jorratzeko:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2025erako Zerga Ordenantzen aldaketa
- Oiartzungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko plana, VII. Plangintzaldiari dagokiona, 2023-2027 eperako.
- Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Planaren hasierako onarpena.
- Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta Udako igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren lehenengo luzapena.
- ERG-1D hirigintza antolamendu azpieremuaren xehetasun azterketaren behin betiko onarpena.
- LIN-8 H.I.A. Arkotz eremuko Hiri Antolaketara Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko.
- Gurutze auzoko Andrearriaga herri bidea berreskuratzeko tramitaturiko espedienteari amaiera ematea.
- Zinegotzi baten liberazioa onartzea beste baten baimenek dirauen bitartean.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak