2025eko proiektuak eta aurrekontua azaltzeko auzo bilerak egingo dituzte

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Legealdirako onartu zuen plana oinarri hartuta, datorren urtean gauzatuko dituen egitasmo nagusiak zehazten ari da Oiartzungo Udala, baita horretarako osatuko duen aurrekontua xehetzen ere. Horrez gain, udal ordenantzak berritzeko garaia ere badenez gero, hainbat berrikuntza txertatu ditu.

Zinegotziek eta udal teknikariek landu duten proposamena herritarrekin eta eragileekin aberastu nahi dute, Oiartzungo lehentasunak eta beharrak aintzat hartuko dituen proiektua osatzeko. Auzoz auzo bilerak egingo dituzte horretarako, irailaren 30etik urriaren 3ra. Urtean zehar auzo bakoitzean egin diren lanen errepasoa egin eta eskaerak jasotzeko ere erabiliko dituzte hitzorduak.

Tokiak eta ordutegiak

Aurkezpena egin eta ekarpenak jasotzeko, saioek ordu eta erdiko iraupena izango dutela  aurreikusi dute. Ordutegiaren aldaketa izango da aurtengo batzarren berrikuntzetako bat. Berandu bukatu ez daitezen, bileren hasiera aurreratu dute eta 18:00etan izango dira ia denak (Ergoiengoa izango da 17:30ean hasiko den bakarra). Arraguako bilera tokiz aldatu dute eta frontoi ondoko lokalean egingo da, irisgarriagoa izateaz gain, jende gehiago elkartzeko aukera ematen baitu. Gainontzeko auzoetan ohiko tokietan elkartuko dira.

 Hona hemen egutegia eta lekuak:

  • Elizalde: irailak 30, astelehena, pleno aretoan
  • Arragua: irailak 30, astelehena, frontoi ondoko lokalean
  • Iturriotz: urriak 1, asteartea, auzo lokalean
  • Gurutze: urriak 1, asteartea, Bizardia elkartean
  • Ugaldetxo: urriak 2, asteazkena, auzo lokalean
  • Ergoien: urriak 2, asteazkena, Auzokalte elkartean
  • Altzibar: urriak 3, osteguna, auzo lokalean
  • Karrika: urriak 3, osteguna, Artaso elkartean

Gehigarriak

2025eko proiektuak eta aurrekontua azaltzeko auzo bilerak egingo dituzte