Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Altzibarren hutsik dauden hiru lokal komertzial enkante publikora aterako ditu Udalak. Olalde kaleko 3 eta 4 helbidean dauden 1, 2 eta 4 zenbakiko lokalak auzoari zerbitzua emango dioten ekipamendu pribatuetara bideratu nahi ditu (ezingo dira etxebizitza bihurtu).
75,22 m2; 61,84m2 eta 48,62 m2-ko azalera dute eta lokalen balioa 47.997,40 €, 39.087,30 € eta 25.712,83 eurokoa da, hurrenez hurren. Lokal bakoitzerako aurkeztu behar dira proposamenak, eta prezioa berdindu edo hobetu ahal izango dute interesdunek. Eskaintza altuenak egiten dituztenei esleituko zaizkie lokalak.
20 eguneko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Enkantearen oinarriak udalaren webgunean argitaratu dituzte, kontratatzailearen profilean, eta hemen ere ikusi daitezke xehetasunak. Zalantzak argitzeko udaletxera deitu daiteke: 943 49 01 42.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika