Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Gaur, azaroaren 25ean, Oiartzungo Udalak emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurrean erabateko gaitzespena adierazteaz gain, konpromisoa hartzen du prebentzioa, arreta eta erantzun egokiak eskaintzeko baliabideak areagotzeko eta berdintasun-politikak indartzen jarraitzeko.
Azken urteotan, besteak beste, indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako autolaguntza zerbitzua, aholkularitza juridikoa eta xanistebanetako arreta puntua sustatu dira udaletik.
Etorkizunean, egiturazko indarkeria horri aurre egiteko zerbitzuak indartzen jarraituko dugu, herritar guztien ongizatea oinarri duen jendarte parekidea helburu.
Era berean, adierazpen hau baliatu nahi da indarkeria matxista ukatzen edo hutsaltzen duten mezuak kolektiboki geldiarazi behar direla jakinarazteko.
FAD Gazteria Fundazioaren datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gizonezkoen %20k genero-indarkeria “asmakizun ideologikoa” dela uste du. Izan ere, feminismoaren eta berdintasunaren aurrerapenen ondorioz mundu mailako erreakzio baten aurrean gaude, eta horrek misoginia gero eta normalizatuagoa izatea dakar, batez ere esparru digitaletan, eta gazteria hartzaile nagusia izanik.
Bukatzeko, egun honen bueltan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu herritarrei.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika