Bihar hasi eta zortzi egunez ospatuko dute Euskararen Astea

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Euskararen Astea ospatzeko, gure hizkuntza ardatz izango duen egitarau zabala prestatu dute Euskaraldia Batzordean Udalak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Abaraxka ludotekak dinamizatuta. Denon artean antolatutakoez gain, hainbat eragileren ekimenak ere txertatu dira egitarauan.

Bihar bertan emango diote hasiera programazioari, AEKko ikasleen artean egingo duten pintxo lehiaketarekin. Abenduaren 13 bitarte, hamarnaka ekintza izango dira. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, festa eta aldarrikapena ere uztartuko dituzte, euskararen aldeko herri argazkiarekin. Euskaraz bizi den eta hala bizitzen jarraitu nahi duen herria garela adieraziko dute.

Hemen egitarau osoa:

  • Azaroak 28, osteguna
    • 19:00 Ikasleen pintxo lehiaketa (AEK)
  • Azaroak 29, ostirala
    • Haurtzaro ikastolaren festa ikastetxean (Haurtzaro ikastola)
    • 18:00/ “Oiartzun kantuan” plazatik hasita (Oidultz)
  • Azaroak 30, larunbata
    • 10:00 Azoka plazan (HemenGuk)
    • 10:30 Euskal mitologian inspiratutako jolasak (Euskaraldia batzordea)
    • 20:30 Bertso-afari biyurria (Biyurrienea)
  • Abenduak 1, igandea
    • 9:00 “Goiz dei kantatu” goiz deia plazatik (Lartaun Txistulari Taldea)
  • Abenduak 3, asteartea
    • Elizalde HE euskararen festa ikastetxean (Elizalde Herri Eskola)
    • 10:00 Mintza-jolasak eta pintxoak (AEK eta Gazte izanak)
    • 17:00 Kantu-jira plazatik hasita (Lartaun abesbatza)
    • 18:30 Euskararen aldeko herri argazkia (Euskaraldia batzordea)
    • 19:00 “Zatoz euskarari kantatzera” Elizan (Lartaun txistulari Taldea)
  • Abenduak 4, asteazkena
    • 17:00 Prosa eta poesia lehiaketaren sari banaketa (Oiartzungo udala)
  • Abenduak 5, osteguna
    • Elizalde BHIren festa Madalensoron (Elizalde BHI)
  • Abenduak 13, ostirala
    • 20:30 Kantu-pizza elkarte batean (Euskaraldia batzordea). Izen ematea: https://labur.eus/kantupizza

Gehigarriak

Bihar hasi eta zortzi egunez ospatuko dute Euskararen Astea