Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Landetxe udal eraikineko taberna-jatetxea zerbitzu emakida bidez kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du Udalak. Bi urterako esleituko dute zerbitzua, urtebeteko bi luzapen egiteko aukerarekin (gehienez ere 4 urteko iraupena izango du beraz).
173 metro karratuko taberna da eta 102 lagunentzat du tokia. Herritarrei zerbitzua ematea bermatzeko, zabalik egon behar duen gutxieneko ordutegia zehaztu du Udalak: astegunetan 9:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 10:00etatik 00:00etara.
Urtean esleipendunak Udalari ordaindu beharreko 20.000 euroko kanona finkatu da. Hala ere, proposamen ekonomikoan kopuru hau hobetu dezakete prozesuan parte hartuko dutenek. Beste hainbat irizpide ere kontuan izango dituzte zerbitzua esleitzeko, ekitaldi eta ekintza ezberdinak antolatzeko proposamena egitea, besteak beste.
15 egun naturaleko epea ireki dute proposamenak aurkezteko (abenduaren 13 bitarte). Pleguak eta gainontzeko informazioa Udalaren webguneko kontratatzailearen profilean argitaratu dute.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika