Urteko azken udalbatzarra egingo dute bihar

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2024ko azken udal osoko bilkura egingo dute bihar, abenduak 18. Ohi bezala, 18:00etan elkartuko dira hautetsiak, udalbatzarraren eskumenak diren urteko azken erabaki nagusiak hartzeko.

2025a antolatzen hasteko hainbat gai jorratuko dituzte, tartean heldu den urtean onartzea aurreikusi dituzten ordenantzak eta gizarte bazterketa edota egoera ekonomiko larrian egon daitezken oiartzuarrak laguntzeko dirulaguntzaren oinarriak.

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Oiartzungo Turismo Aukerak S.A.ren disoluzioaren ondorioz, bere eskubide eta betebeharrak udalaren gain hartzea.
  3. Oiartzungo Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena.
  4. Oiartzungo Udalaren 2025. urterako araugintza-plana.
  5. Herritarren arloari dagokion udaleko lanpostuen balorazioa egiteko eta, ondorioz, 2024. lanpostuen zerrenda aldatzeko espedienteari hasiera ematea.
  6. Oiartzungo Udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratua.
  7. Ur-erreziboen zuzenketa eskaera.
  8. Gizarte bazterketa eta ekonomia larritasun egoerei aurre egiteko norbanako eta familientzako dirulaguntzen 2025. urteko deialdia eta oinarriak.
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena
  10. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Urteko azken udalbatzarra egingo dute bihar