Herriko abeltzainekin bilduko da Udala, 2025eko lehentasunak zehazteko

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Urtean zehar hainbat bilera egiten ditu Goilarrek (Oiartzungo Abeltzainen ordezkariek, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldunduko Etorlur-eko teknikariek osatzen duten programak), herriko mendietako beharrak antzeman eta kudeatzeko. Urte hasieran elkartu ohi dira, hurrengo hilabeteetan egin beharrekoak zehazteko, eta larunbat honetan (hilak 25) egingo dute 2025eko lanak adosteko bilera.

Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, 11:30ean. 2024. urtean zehar mendiko larreetan egindako lanen azalpena emango dute teknikariek, eta denen artean 2025erako beharrak identifikatu eta lehentasunak zehaztuko dituzte. Herriko abeltzain denak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Gehigarriak

Herriko abeltzainekin bilduko da Udala, 2025eko lehentasunak zehazteko