2025erako hainbat hitzarmen eta proiektu landuko dituzte urteko lehen udalbatzarrean
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Hitzarmenak, ekarpen ekonomikoak eta urteko aurreikuspenak izango dira nagusi asteazkeneko udalbatzarrean. Besteak beste, Urmendi udal hau-eskolari eta Soinueneari egingo zien ekarpena adostuko dute. Legealdi planean jasotako hainbat proiektu estrategiko ere landuko dituzte 2025eko lehen udal osoko bilkuran: herritarren arreta zerbitzu integral berriaren funtzionamendua zehaztuko duen ordenantza eta obra txikiak burutzeko prozedura errazteko araubidea.
18:00etan izango da plenoa eta 15 puntuko gai-zerrenda izango dute:
- Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren ondorio ekonomikoak zabaldu eta hasierako indarraldiari amaiera emateko hitzarmena.
- Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmenaren araberako 2025eko dirulaguntza ordaintzea mantenu-gastuetarako.
- Oiartzungo Udala eta Soinuenea Fundazioaren arteko hitzarmena onartzea: 2025eko dirulaguntza ordaintzea eta 2024ko azken ordainketa egitea.
- Obra txikiak burutzeko aldez aurreko jakinarazpenaren araubidea. Haserako onarpen proposamena.
- Oiartzungo HAPOren 3. aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion Ordenantza aldatzea.
- 2024-02 Preskribatu eta kobraezinen zerrendak.
- 2025. urterako Oiartzungo udal ikastola Partzuergoko ekarpen ekonomikoa.
- 2025eko kontratazio planaren onarpena.
- Oiartzungo Udaleko herritarrentzako arreta zerbitzu integrala arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena.
- Antolaketa eta Kontu Berezien Batzorde Informatibo iraunkorraren maiztasuna aldatzea.
- 2025eko udal egutegi instituzionala.
- 2024 urteari dagokion udal inbentarioaren aldaketak eta eguneraketa.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak