Oiartzungo bidegorriak bi lotura berri ditu

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Zurko baserri inguruko herri bidea atondu da, baita Orlegimendi etxadia eta Ugaldetxoko bizikleta-pista lotzen dituen bidea ere. Guztira 22.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.

2024an onartu zen Oiartzungo Mugikortasun Planean azaltzen den bezala, herriko mugikortasunaren ardatza da bidegorria. Aurreko legealdian egindako lanei esker, bidegorri sarea auzo guztietara iristen da dagoeneko eta, orain, Udalaren helburuetako bat da auzoguneetara lotura berriak sortzea, komunikazioa eta irisgarritasuna erraztuz. Zurko baserri inguruko bidea txukuntzeari esker, adibidez, Iturriozko Tronpeo malda handia saihesteko aukera izango da. Ugaldetxoko lotura berriarekin berriz, Orlegimendi eta Mendin Zar etxadiek lotura zuzenagoa izango dute bidegorri sarearekin.

Helburu horrekin egin berri dira bi lotura horiek. Agustin Lekuona Hirigintzako zinegotziaren esanetan, “bidegorria herriko mugikortasunaren bihotza da eta orain artekora bi zati hauek gehitzeak hartutako konpromisoa berrestea dakar”. Aurrerago antzeko lan gehiago egiteko asmoa adierazi du bide gorrira lotura irisgarriagoak eginez, “auzoen arteko komunikazioa eta irisgarritasuna hobetzeko”.

Gehigarriak

Oiartzungo bidegorriak bi lotura berri ditu