Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ekonomia eta antolaketa gaiak izan zituzten aztergai urtarrileko udalbatzarrean.
Urteko dirulaguntza eta hitzarmen proposamenak aho batez onartu zituzten hautetsiek. Hezkuntza arloan, Urmendi haur eskolari 980.000 euroko ekarpena egitea adostu zuten, partzuergoaren 2025eko aurrekontua finantzatzeko. Bestalde, 412.500 €ko dirulaguntza emango diote Haurtzaro Ikastolari, urteko mantenu-gastuetarako. Kulturari dagokionean, Soinuenea Fundazioari 111.600 euroko ekarpena egingo dio Udalak 2025ean, herri-musikaren inguruan ikerketa, trebakuntza, bilketa, kontserbazioa, zabalkundearekin jarraitzeko.
Obra txikiak egiteko baimena lortzeko tramiteak erraztuko dituzte
2025ean Udalak lizitatuko dituen kontratu handien aurreikuspena ere aho batez onartu zuten. “Anbizio handiko plana” prestatu dutela azpimarratu zuen Joana Mendiburu alkateak. 27 lehiaketa aurreikusi dituzte eta kontratuen iraunaldi osoa kontuan izanda, 17 milioi euroko aurrekontua du planak. Martxan dauden hainbat zerbitzu berriz lizitatzeaz gain (kale garbiketa, hondakin bilketa edota udal eraikinen garbiketa zerbitzuak, adibidez), obra eta proiektu berriak ere gehitu dituztela azaldu zuen alkateak: Elizalde eskolako patioa eraldatzeko proiektuaren fase berria egitea, Altzibarko gune estalia eraikitzea, Rafael Pikabea errepidea berritzea edota Arraguako ur hoditeria aldatzea.
Etxeetan obra txikiak egiteko baimena lortzeko araubide berriari hasierako onarpena ere eman zioten udalbatzarrean. 170 obra txiki eskaera jasotzen ditu Udalak urtero, eta proiektu teknikoa beharrezkoa ez den garrantzi tekniko txikiko lanetan, aurkeztu beharreko dokumentazioa gutxitu eta baimena lortzeko izapideak erraztu nahi ditu. Aurretiazko jakinarazpen-sistema bat prestatu dute, baimena emateko erantzun-denbora azkartzeko.
Oiartzungo lurretan turismora zuzendutako apartamentu eta etxebizitzak arautzeari ekitea ere onartu zuten, EH Bilduko zinegotzien aldeko botoekin (EAJkoak abstenitu egin ziren). Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Ordenantza berrikusiko dute, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion zatia aztertu eta berridazteko.
Protokolo eta ordezkapen gastuak 2.530,20 € izan ziren abenduan eta 592,97 € urtarrilean.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika