Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak. Atzo 47 urteko gizonezko batek bere ama erail zuen Irunen. 2003tik Euskal Herrian hil duten 126. emakumea da, 2025eko lehena.
Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.
Elkarretaratzea, gaur
Erailketa matxista salatzeko Oiartzungo Feministen Asanbladak gaur (otsailak 7) egingo duen elkarretaratzearekin bat egin du Udalak. Done Eztebe plazan izango da, 19:00etan, eta herritarrak ere gonbidatu ditu euren gaitzespena adieraztera.
Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika