Xorrola bidelagun kuestazioan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Zerbitzu berezia eskainiko du larunbat gauean.

Hiru egun baino ez falta dira urteko astebururik garrantzitsuena iristeko, Ihote taldea zein Udala buru-belarri ari dira Intxitu, Basandre, eta Sorginei harrera egiteko prestaketetan. Herritarrak baita ere gogotsu ari dira herriko bazterrak apaintzen, zakuak, kanaberak eta kolorezko zapiak erabiliz.

Oiartzuarrak irrikaz daude herriko pertsonaia kutunenekin batera festaz gozatzeko. Ostiralatik igandera, Doneztebe plaza inguruak jendez beteta ibiliko dira, horregatik Udala hainbat neurri hartu ditu mugikortasuna errazteko.

Larunbat gauean, Xorrolak zerbitzu berezia eskainiko du, herritarrak gauean autoa beharrik gabe etxera itzul daitezen. Autobusak herriko 8 auzoak lotuko ditu orduero, 22:00tik 06:00etara. Ibilbidea Manuel Lekuona bibliotekaren ondoko autobus geltokitik  abiatuko da eta Xanistebanetako gauetan egiten duen ohiko ibilbidea jarraituko du, lehenik herriko plazatik urrutien dauden auzoetara joanez.

  • Elizalde (irteera): biblioteka ondoko geltokia
  • Gurutze: Bizardia plazako autobus geltokia
  • Ergoien: Tornola kaleko autobus geltokia
  • Altzibar: Zokoloko zubia
  • Karrika: plazako autobus geltokia
  • Iturriotz: Beko soro pareko autobus geltokia
  • Ibarre: gasolindegiko geltokia.
  • Elizalde: Pikabeneko geltokia
  • Ugaldetxo: Intxixu pareko autobus geltokia
  • Arragua: Lartzabal etxadiko geltokia
  • Mendin: frontoi gaineko geltokia

Elizalde eskolan aparkalekua

Ostiral eta igande arratsaldetan pilatuko da jende gehien plazan, Udalak herritarrei gomendatu die ahal dela oinez edo garraio publikoa erabiliz bertaratzeko. Kotxea erabili behar dutenentzat, ohiko aparkalekuak ez ezik, Elizalde eskolako eremua baita ere egongo da erabilgarri ostiral arratsaldetik igande gauera. Hori dela eta, kotxeak ez uzteko errepide eta espaloietan eskatu dute.

 

Gehigarriak

Xorrola  bidelagun kuestazioan