Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Etxeko jabeentzako eta alokatu nahi dutenentzako informazio eta bitartekaritza eskainiko ditu.
Etxebizitza Bulegoaren informazio zerbitzua eta zerbitzuaren kudeaketa bera, hemendik aurrera Oiartzungo Udalean bertan egongo da, herritarrei bertatik bertara informazioa eman ahal izateko.
Aldaketa honekin, Oiartzungo Udalak herritarrentzako etxebizitza irisgarri eta duinarekin duen konpromisoa indartzen du, izapideak erraztuz eta zerbitzua udalerriko bizilagunei hurbilduz.
Etxebizitza Bulegoa 2016ko irailean jarri zuen martxan Oiartzungo Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzaren ASAP egitasmoaren bidez.
Orduz geroztik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez 260 maizter eta 63 etxejabe igaro dira Etxebizitza Bulegotik, etxejabeentzako eta maizterrentzako informazio eta bitartekaritza lanak egiten dituen zerbitzutik. Oiartzunen hutsik dauden etxebizitzak alokairu duinean merkaturatzeko.
Orain, informazio hori guztia eskuragarriago jarri dute, Oiartzungo Udalean bertan.
Alokairu soziala errazteko funtsezko zerbitzua
Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa etxeko jabeentzako eta maizterrentzako informazio- eta bitartekaritza-gune bat da, eta laguntza eskaintzen du Alokabiderekin lotutako izapideak egiteko, laguntzak bideratzeko eta prozedurak kudeatzeko.
Informazio gehiago behar duenak, Oiartzungo Udalera jo dezake edo etxebizitza@oiartzun.eus helbide elektronikora edo 943 49 03 77 telefonora deitu.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika