Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Jolastokia eraldatzeko proiektua gauzatzen ari da Udala.
Elizalde Herri Eskolako kirol gunea margotzeko lanak egin ditu Udalak. Jolastokia guztiz eraberritzeko proiektua martxan du, bertako guraso elkartearekin eta haurrekin elkarlanean. Gozamenerako, esperimentaziorako, jolaserako, heziketarako eta elkarbizitzarako espazio bihurtu nahi dute, eta fase ezberdinetan ari dira gauzatzen itxuraldaketa.
Lehenengoan, natur gunea zabaldu zuen Udalak, berdegune berriak, mendixkak eta jolaserako txoko ezberdinak sortuz. Kirolerako kantxak berritu ditu orain. Zoruko pitzadurak konpondu eta trinkotzeaz gain, gune guztia pintatu dute, koloretsuagoa eta biziagoa izan dadin. 19.000 euroko aurrekontua izan dute margoketa lanek.
Natur gunea eta kirolerako kantxak biziberrituta, harmailak eraldatzeko proiektua abiatu dute, gradak goxatu, erabilera handitu eta espazio ezberdinen arteko loturak errazteko.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika