Martxoko ohiko udalbatzarra egingo du Udalak asteazkenean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko Areto Nagusian.

Oiartzungo Udalak ohiko bilkura egingo du datorren asteazkenean (martxoak 26), arratsaldeko 18:00etan udaletxeko Areto Nagusian. Ohikoa baino gai-zerrenda luzeagoa izango dute oraingoan. Tartean, Udal barruko I. berdintasun Plana edota  etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa izango dituzte aztergai.

20 puntu izango dira guztira:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Haur eskolaren inguruko mozioa (EAJ/PNV).
  3. Udalerriko hiri-garbiketako eta udal-hondakinen bilketa eta garraio zerbitzu kontratua.
  4. Construcciones Lantegui S.Aren izenean sortutako 2024/02 epeko ura- estolderiaren ordainagiria ezeztatzea eta Urkiondo Ekolur S.Lri ordainagiri berria sortzea.
  5. Artikutzako bidea 4, Txabola (07/046 lursaila), Jose Mª Tellechearen ordainagiria ezeztatu eta Mª Luisa Oiartzabali ordainagiri berria sortzea.
  6. ABB Niessen enpresan egindako ur kontsumoa.
  7. Coprop Mendiburu 2ren izenean atariko obra egiteko baimenari lotutako zerga eta petxaren bikoiztutako kitapenak baliogabetzea.
  8. ZINUR GAIN SLren izenean sortutko Landalurreko Ondasun Higiezinen zergaren  ordainagiriak baliogabetzea.
  9. 973/2024 protokolo zenbakia duen gainbalioaren berrikuspena eta badagokio, diru itzulketa.
  10. Intzensoro bidea 1 etxea eta lurrei dagokion OHZko 2022, 2023 eta 2024, urteetako ordainagirien berrikuspena eta badagokio, diru itzulketa.
  11. Mª Concepciòn Pampliegaren izenean sortutako ura-estolderiaren 2024/02 eta 2024/03 ordainagirien berrikuspena eta badagokio, diru itzulketa.
  12. Talaia poligonoa 6, 1. solairuan dagoen Ishdara yoga eta pilates zentroari dagokion ura estolderiaren ordainagiriaren berrikuspena eta badagokio, diru-itzulketa.
  13. 902/2024 Protokolo zenbakia duen gainbalioaren berrikuspena eta diru-itzulketa.
  14. Kreditu aldaketaren onarpena.
  15. Auto-taxiz garraiatzeko zerbitzuaren 2025. ekitaldiko hiri tarifen onarpena.
  16. Udal barruko I. berdintasun planaren onarpena.
  17. Oiartzungo udal araubideko etxebizitza tasatuak arautzeko udal ordenantzaren aldaketa.
  18. Urmendi aparkalekuaren sarreraren konponketa lanak Onura Publikokoak Izendatzea.
  19. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  20. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Martxoko ohiko udalbatzarra egingo du Udalak asteazkenean