Prest dituzte apirilaz eta oporraldiaz gozatzeko dozenaka proposamen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hilabeteko agenda banatu dute.

Apirileko agenda ekitaldiz bete dute beste behin herriko eragileek eta Udalak. Aste Santua tarteko, aisialdirako eskaintza zabala prestatu dute.

Haurrei zuzendutako hamarnaka ekintza izango dira, opor egunetan ez ezik hilabete osoan zehar: antzezlanak, erraldoiak dantzatzeko akademia, ibilaldiak, ipuin kontaketak, eskulanak, jolasak…

Helduxeagoek ere izango dute kulturaz gozatzeko, kirola egiteko, festarako edo kafe baten bueltan solasaldian aritzeko aukera. Biyurrieneak eskertza asteburua egingo du ostiral eta larunbat honetan. Emakumeen eskuz binakako txapelketa nagusiko finala, Dantzari Eguna, Bizardia Elkarteak antolatutako ibilaldi neurtua, barrikotea, Gure Eskuren ‘Herri libre bat’ ekimena eta beste dozenaka deialdi izango dira. Ikusi hemen denak.

Gehigarriak

Prest dituzte apirilaz eta oporraldiaz gozatzeko dozenaka proposamen