OIARTZUNGO
HAUR
ESKOLA

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa  1999an eratu zen Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren artean.  Bere helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzen da eta era berean, ume bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea.

Egiten dugun lan pedagogikoa haurraren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago eta horretarako, hezitzaile-irakasle profesionalen laguntza sendo eta goxoarekin hazteko aukera eskaintzen dugu.

Euskal Herriko eta estatu mailako erakunde desberdinetatik jasotako kalitatezko errekonozimendua du gure hezkuntza proiektuak. Besteak beste, Estatu mailan  Vic-eko unibertsitateak 2004ean haur-eskolen kalitateari buruz egindako  ikerketa batean, kalitate onarekin funtzionatzen zuten 3 haur eskola aukeratu zituzten eta horietako bat Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa izan zen. Ikerketa honetatik haur eskoletako kalitatezko parametroak zeintzuk izan behar duten zehaztu dira. 

Hiru zentro izan arren, egiten den lan pedagogikoa erabat koordinaturik dago proiektu ber-bera landuz zentro guztietan.

OIARTZUN

Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean kokaturik dagoen udalerria da. Iparraldetik Irun eta Lezorekin egiten du muga;ekialdetik Lesaka eta Irunekin; mendebaldean Errenteria eta Goizueta ditu eta hegoaldean, berriz, Goizueta.

Herriaren erdi gunea Elizalde auzoa da eta honen inguruan beste zazpi auzo daude: Ugaldetxo, Arragua, Altzibar, Iturriotz, Ergoien, Karrika eta Gurutze.

Oiartzunek ia 10.000 biztanle ditu eta  horietatik gehienak euskaldunak. 

Gure proiektua,
proiektu bakarra den arren,
Oiartzungo herrian kokaturiko
hiru gune ezberdinetan banatzen
dira ikastegiak:

Scroll to Top