Oiartzungo Udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako 2021eko dirulaguntzak

Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdia

Argitara ematen da Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans):

Lehenengo. Dirulaguntzaren xedea

Oinarri hauen xedea da Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak esleitzeko oinarriak arautzea.

Dirulaguntza horiek ondoren zehazten direnak izango dira:

  • Euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak.
  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak oiartzungo ikasle eta langabetuentzat.
  • Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak.
  • Udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzanerakundeentzako dirulaguntzak.

Bigarrena. Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Zehazki, dirulaguntza hauek euskararen sustapenean lanean ari diren Oiartzungo enpresek, komertzioek, elkarteek eta norbanakoek eska ditzakete, baldin eta dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere sartuta ez badaude eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak dion ezaugarriak betetzen badituzte eta oinarri berezi hauetan zehazten diren jarduerak burutzen dituztela egiaztatzen badute.

Hirugarrena. Dirulaguntzen zenbatekoa

Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 72.240,00 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2021 urteko aurrekontuko partida hauen kontura:

 

Programaren deskribapena

Zenbatekoa (2021)

Aurrekontuko partida (2021)

Euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak.

47.100,00 €

1 0701.480.335.00.01 (A-442-2021)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak

300,00 €

1 0701.481.335.00.06 (A-443-2021)

Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak

21.800,00 €

1 0701.481.335.00.04 (A-444-2021)

Udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak.

3.040,00,€

1 0701.481.335.00.01 (A-445-2021)

GUZTIRA:

72.240,00 €

 

 

Laugarrena. Eskaerak non eta noiz aurkeztu

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako epeak hauek izango dira.

Programaren deskribapena

Eskaerak egiteko epea

Euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak.

2021-22 ikasturteko neguko ikastaroak:

o     Ikasturte hasieran izena emandakoek: 2021eko urriaren 1etik 29ra.

o     Ikasturtea hasita izena emandakoek: 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 6ra.

2021-22 ikasturteko udako ikastaroak: 2022ko urriaren 1etik 15era.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak.

GAOn argitaratzen denetik (2021-04-14) 2021eko abenduaren 15a arte

Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak

GAOn argitaratzen denetik (2021-04-14) 2021eko abenduaren 15a arte

Udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak.

GAOn argitaratzen denetik (2021-04-14) 2021eko urriaren 30a arte

 

Eskaerak Udal Erregistroan aurkeztuko dira.