Kiroldegiko abonatuek, abono prezio murriztua izateko eskubidea izan dezakete ordenantzetan jasotako hainbat baldintza betetzen dituztela frogatzen badute.
Prezio murriztua aplikatu ahal izateko, baldintzak betetzen dituztenek eskaera behar bezala beteta eta baldintzak betetzen direla zuritzeko agiriak aurkeztu behar dituzte Oiartzungo Udaleko Erregistro Orokorrean.
Eskaera aurkezteko epea 2021eko urriaren 1etik azaroaren 10a artekoa izango da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika