2023an Oiartzungo Xanistebanak jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak

EBAZPENA

EBAZPENA 2

EPEZ KANPO.

Argitara ematen da Oiartzungo Xanistebanak herriko jaietan, ekitaldiak antolatzen dituzten herri eragileei, norgehiagoka prozeduraren bidez,dirulaguntzak banatzeko deialdiaren laburpena azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

HELBURUA

Oiartzunen, Xanistebanak herriko jaietan, ekitaldiak antolatzen dituzten herri eragileei, norgehiagoka prozeduraren bidez, dirulaguntzak ematea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2023ko maiatzaren 1etik 31ra.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 50000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2022 urteko aurrekontuko 1 0801.481.338.00.10.2023  zenbakidun partidaren  kontura.

Dirulaguntza hauekin ekintzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Oiartzungo Xanistebanak jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak

ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  3. Erakunde eskatzailearen IFZaren fotokopia, hala badagokio.
  4. Eskaera egiten duen elkarte, erakundeak edo interesatuak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzen duen banketxearen edo aurrezki kutxaren ziurtagiria.
  5. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. I. Eranskina (DOC) (PDF)
  6. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. II. Eranskina (DOC) (PDF)
  7. Zinpeko aitorpena. III. Eranskina (DOC) (PDF)

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Justifikazioa egoitza elektronikoaren bidez egiteko sakatu hemen.

  1. Eskaera orri orokorra. (PDF)
  2. Eginiko eta diruz lagundutako jardueraren azalpen memoria. IV. Eranskina (DOC) (PDF)
  3. Gastu eta diru sarreren balantzea. V. Eranskina (DOC) (PDF)
  4. Aurkeztutako justifikanteen zerrenda. VI. Eranskina (DOC) (PDF)
  5. Eginiko gastuaren ordainagiriak.
  6. Ekintzari buruzko lau argazki formatu digitalean.
  7. Programa, publikazio eta kartel iragarleen bi ale.

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34