Argitara ematen da Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko deialdiaren laburpena azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
HELBURUA
Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzen dituzten herri eragileei, norgehiagoka prozeduraren bidez, dirulaguntzak ematea.
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA
Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2024ko urtarrilaren 1etik 31ra.
ESKAERA ELEKTRONIKOA.
Sakatu hemen.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 75000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2024 urteko aurrekontuko 1 0331.481.334.00.01.2024 zenbakidun partidaren kontura.
Dirulaguntza hauekin ekintzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.
DEIALDIAREN ARAUDIA
Ohiko kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzen oinarriak.
ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Justifikazioa egoitza elektronikoaren bidez egiteko sakatu hemen.
KONTAKTUA
Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).
kultura@oiartzun.eus
943 49 10 34
Fitxategiak
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika