Next Generation funtsaren eta BEEP-aren informazioa

Europako Kontseiluak, COVID-19aren pandemiak sortutako egoera ekonomikoaren ondorioz, 2020ko uztailean Next Generation EU izeneko aldi baterako berreskurapenerako tresna adostu zuen, 750.000 milioi eurokoa, estatu kide guztientzat. Berreskurapen Funtsak estatu kide guztiekin erantzun europar koordinatua bermatzen du, pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.

Next Generation EUko tresna nagusienetako bat Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoa (BEM) da. Berreskuratze funtsaren muina da, eta bere helburua da estatu kideen inbertsioa eta erreformak babestea, susperraldi jasangarria eta erresilientea lortzeko, eta, aldi berean, Europar Batasunaren lehentasun klimatikoak eta digitalak sustatzea.

Horren baitan, Ministroen Kontseiluak, 2021eko apirilaren 27ko bileran, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) onartu zuen, 2021-2025 aldian Europatik COVID-19aren krisiak eragindako kalteak konpontzeko emandako funtsak bideratzeko Espainiaren estrategia definitzen duena, erreforma eta inbertsioen bidez. BEMren esparruan, Europako erakundeek, Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza Gaietarako Kontseiluaren (ECOFIN) bidez, Espainiako BEEP onartu zuten 2021eko uztailaren 13an.

BEEPk zeharkako lau ardatz ditu: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna. Lau ardatz horiek hamar palanka-politikatan eta 31 osagaitan zehazten dira, zeinak herrialdea modernizatzeko inbertsioen eta erreformen proiektu koherenteak artikulatzen dituzten.

PERTE URAREN ZIKLOAREN DIGITALIZAZIOA

2022ko irailaren 30eko EAOn (235. zk.), irailaren 23ko TED/934/2022 Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOAk (aurrerantzean, MITECO), BEEPren esparruan, uraren hiri-zikloaren eraginkortasuna hobetzeko proiektuak egiteko lehia bidez laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu zituen, eta uraren hiri-zikloaren eraginkortasuna hobetzeko proiektuen (PERTE uraren zikloaren digitalizazioa) lehia bidezko dirulaguntzen lehen deialdia (2022).

Agindu horretan oinarrituta, BEEPren esparruan, "uraren hiri-zikloaren eraginkortasuna hobetzeko proiektuen lehia bidezko dirulaguntzen lehen deialdirako (2022)" laguntzak emateko prozedura onartu zen.

Oiartzungo Udalak, beste udal batzuekin eta Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A. erakundearekin batera, proiektu bat aurkeztu zuen deialdi horretara, eta proiektu horren baitan honako kontratu hauek egin ditu:

Espedientea

Kontratua

Sail kudeatzailea

Esleipenaren zenbatekoa (BEZik gabe)

EBren Finantziazioa

2024ZZ110122

Hornidura sareetako datuak hartzeko zerbitzua

Obrak eta zerbitzuak

4.160 €

%52

2025ZZ110026

Efluentearen kantitatea eta kalitatea hartzailera (sareak eta gainezkabideak) neurtzeko ekipoak instalatzeko eta mantentzeko hornidura

Obrak eta zerbitzuak

-

%68