200 etxebizitza, plaza zabal bat eta ekipamendu publikoak izango ditu espazioak.
Urmendi haur eskola, Mendibil eta Tolarieta arteko eremuan Elizaldeko auzogune berria garatuko du Udalak datozen urteetan. 2015ean onartutako Hiri Antolamendutako Plan Orokorrean 200 etxebizitza berri inguru egingo direla aurreikusita dago, babestuak gehienak (alokairu sozialekoak eta tasatuak). Herriko auzo nagusia zabaldu eta familia berrientzat bizitokia izateaz gain, oiartzuar denen erabilerarako ekipamendu eta espazioak ere izango dira, baita elkarbizitzarako plaza eta berdegune zabalak ere.
Eremuak duen tamaina eta kokapenagatik hirigintza modu ezberdinean egiteko toki estrategikoa eskaintzen du. Toki ezin hobea da etxe bila dabiltzan oiartzuarrei etxebizitza eskaintzeaz gain, jasangarritasuna modu zabalenean zainduko duen hirigintza egiteko: elkartzeko gunea izango dena, mugikortasun aktiboa bermatuko duena, kaleko bizitza sustatuko duena eta genero-ikuspegia txertatuko duena.
Proiektua aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko bi saio
Herritarrekin batera diseinatu nahi du Udalak auzogune berria, behar ezberdinak definitu eta plaza eta espazioei zer bizitza emango zaien erabaki.
Landetxe kultur aretoan dira saioak,18:00etan. Bilerak euskaraz dira eta gaztelaniara itzulpen zerbitzua eskaintzen da. Haurrak zaintzeko zerbitzua ere badago, guraso gazteak bertaratzeko aukera izan dezaten.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika